ELIZONDOKO ZAHAR-ETXEAREN EGOERARI BURUZ ARGIBIDEAK EMATEKO BILKURA ERRONDA ANTOLATU DU BAZTANGO UDALAK.
Elizondoko zahar-etxearen etorkizunaz eta diru publikoen erabileraz herritarrak informatzeko bilerak antolatu ditu udalak. Bilerak kuartelka eginen dira eta horietan honi buruz solastuko dira:
- Zahar-etxea gestionatzen duen patronatuari buruzko argibideak eman.
- Bertan egiten den diru publikoen erabileraz eta hori publikoki kontrolatzeko dagoen zailtasunaz.
- IDEAaren adjudikazioa automatikoki berritzeko hartu den erabakiaz
Hala, Baztango Udalak informazioa emateko bilkura hauek antolatu ditu:
- Martxoaren 14an, Elizondoko kuarteleko bilera, Elizondon, Arizkunenean; 19:00etan.
- Martxoaren 17an, Erbereako kuarteleko bilera, Iruritan, Gizarte bilgunean; 19:00etan.
- Martxoaren 18an, Baztangoizako kuarteleko bilera, Arizkunen, Ostatuko batzar gelan; 19:00etan.
- Martxoaren 20an, Basaburuako kurteleko bilkura, Berroetan, Elkartean; 19:00etan.