GAITA IKASTAROKOEK EMANALDIA EGIN ZUTEN LARUNBATEAN

 
Joan den larunbatean, Martxoak 22, Baztango udalak antolatutako gaita ikastaroko ikasleek debuta izan zuten Elizondoko karriketan barna Jo ala Jo-ko  Baztango Gaitarien eskutik. Bertan adin guztietako 12 gaitari eta 4 atabalarik parte hartu zuten. Egitaraua arras xumea izanagatik, ongi pasatzeko aukera izan zuten bertaratutakoak. 
Elizondoko plazan kantu zahar bat joaz "Maiteak galdegin zautan" eman zioten hasiera. Gero karrietan barna dianak , kalejirak, baltsak e.a jo zituzten kaletik zenbiltzenen gozamenerako. Txokotoko zubian Xabier Leteren Habanera ezagunarekin emaldiari artistikoari eman zioten bukaera eta gosari eder batekin borobildu zen goiza.
Oroitarazi atabal ikastarorako apuntatzeko epea laister hasiko dela. Adin guztietara zababalik egonen da. Informazio gehiago telefono honetan 659 11 99 04. Animatu!!