Batetik
ANADI Nafarroako Diabetikoen elkarteko kide batek diabetesa dutenendako kirola
zein garrantzitsua den azalduko du. Bertzetik Mirentxu Oiartzabalek, Diabetes
1eko endokrinologo-pediatrak, Diabetes 1
zer den eta nola aitzin egin azalduko du.
Solasaldian emanen den informazioa izatea zein garrantzitsua den azpimarratu dute elkarteko kideek, diabetesa eta diabetesa dutenak ulertzeko, eta horren aitzinean jarrera egokia izateko.
- NON Arizkunenean
- NOIZ: Martxoaren 20a, ortzeguna, 19:00etan