Ikasle mugimenduak gaurko egunerako Hego Euskal Herrian deitu duen greba egunak ia erabateko jarraipena du Baztanen. Modu horretan greba egiteko eskubidea duten ikasleei buruz, Lekarozko ikastetxean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasle guztiek geldialdiarekin bat egiten dute eta batxilergoko 1ko eta 2. mailako ikasleei buruz, zortzi ez bertzerik, gainerako guztiak greban daude, denera 300 ikasle inguru.
Bertzalde Elizondoko lanbide eskolan greba erabatekoa da.