LEKAROZKO INSTITUTUAN "SUSANAREN IRAULTZA" IKUSKIZUNEAN 120 IKASLEK PARTE HARTU ZUTEN


Martxoaren 8ko programazioaren barnean, atzo ortzeguna Lekarozko institutuan DBH 3 eta DBH 4ko ikasleek Susanaren iraultza klown ikuskizuna ikusteko aukera izan zuten.
Emakume eta gizonen arteko harremana “astintzen” da ikuskizun honen azpititulua eta emakume eta gizonen artean dagoen desoreka aztertzen du bertan SUSANA pailazoak. Bere bizipenak partekatu, ekintza, emozio, kantua bere adierazpen bideko tresnak izanik…
Zenbait gai garrantzitsu eszenaratzen ditu: kultura eta tradizioak eragindako rolak eta moldeak, sexualitatea, biolentzia, soldata eta profesional mailetako desberdintasuna, mugimendu feministaren lorpenak eta hauen ondorioak… Iraulita den bere barnetik gure barnera heldu da, oreka jolasa garatzeko bi alde behar direla atzematen den bitartean. Biek elkar aintzat hartzean zubiak eraikitzen hasi daitezke.
Ikuskizun bera izan zen igandean Arizkunenean eta 50 bat pertsonak hurbildu ziren ikusterat.