Prentsa agerraldi baten bidez SAHARAZTAN elkarteak jende guzia konbidatu zuen atzo, larunbatean ospatuko den Sahararekiko 2. elkartasun egunean parte hartzerat.
Prentsa agerraldia probextu zuten Sahararen suntsiketa eta zatiketaren historioa kontatzeko eta zoritxarrez 39 urte beranduago berdin segitzen dutela ohartarazteko. Batzan-Bidasoa mailan laguntza eta elkartasuna eskaini asmoz Oporrak Bakean egitasmoa gauzatzea da eta horrekin aitzin segitu ahal izateko antolatu dute egun hau.
Bertzetik saharar herriaren aldarrikapenarekin bat egitea eta lau haizeetara ozenki zabaltzea da egun horren helburua
Irakurritakoa hemenAutobusen ordutegia hemen