TOKIKO GARAPENARI BURUZKO MINTEGIA LARUNBATEAN AGURAINEN


Badira pare bat urte Euskal Herrian Tokiko Garapenaren kontzeptua ozen entzuten dugula. Ez da, hain zuzen ere, kontzeptu berria, baina egoera sozioekonomiko larriaren aitzinean bereziki eskualdeetan landu beharreko erantzun gisa aurkeztuta, indarra hartu du azkenaldian. Zentzu horretan, bide honetan urratsak ematen ari diren hamaika proiektu eta prozesu ditugu Euskal Herrian eta martxoaren 29ko mintegian, horietako batzuen berri eman eta hausnarketa bultzatu nahi dugu.
Tokiko Garapenari buruzko mintegia martxoaren 29an, larunbata, 10:00etatik 13:30era izanen da Agurainen.
Informazio gehiago eta izena emateko hemen