UDALEKO PALISTA LANPOSTUA BETETZEKO OPOSIZIO-LEHIAKETA BERTAN BEHERA GELDITU IZANAREN ARRAZOIAK AZALDU DITU BAZTANGO UDALAK


Baztango Udaleko palistaren erretiroa dela-eta, Udal Gobernu honek lanpostu hori oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia egitea erabaki zuen. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean Nafarroako Gobernutik deitu ziguten erranez lanpostu hori ez zela finko bezala ateratzen ahal. Gure harridura ezin handiagoa izan zen, palistaren lanpostua aspalditik plantilla organikoan baitago eta, gainera, Baztanendako ezinbertzekoa da, pista kilometro anitz dauzkagulakoz.


Nafar Gobernua Madrildik datorren lege batean oinarritzen da. Nafarroako Gobernuak nahi izanez gero, Foru erregimenari eutsiz lege hori ez aplikatzea erabaki lezake. Non dago Nafar Gobernua nafarron eta, kasu honetan, baztandarron eskubideak defendatzeko? Non gelditzen da udalen autonomia? Izan ere, Baztandarrok inork baino hobeki dakigu zer den ona edo txarra Baztanendako eta momentuan jasaten ari garen krisi egoera latz honetan lanpostu duinak ateratzeko dagoen beharra inoiz baino gehiago justifikaturik dago. Madrilgo PPko eta Nafarroako UPNko axolagabe horiei Baztanek bortz axola die.


Bertzalde, palista lanpostu finkoaren oposizio-lehiaketa bertan behera gelditzen dela ohartarazita, lanpostua bitarteko edo interino moduan aterako dela jakinarazi nahi dizuegu. Orain artio izena eman dutenek berriz egin beharko dute eta horretarako epea apirilaren 10 artio izanen dute zabalik.