Yolanda Jubeto EHUko ekonomia irakaslea ekonomia feministari buruz solastatu zen Elizondon, Baztango SORTUk antolatutako solasaldian. Hala, Ekonomia feministak arretagunea eta ikerketagaiak ekonomia konbentzionaletik harago eramanez, eremu ekonomikoan menperaketa patriarkarra nola ematen den agerian utzi duela erran zuen. Horrekin bat, eredu ekonomiko menperatzaile hori gainditzeko proposamen zehatzak egin eta, sistema patriarkal eta kapitalista osoki gainditzeko proposamen integrala ere egiten duela nabarmenduz, klase eta ekologia ikuspegiak barnetaratuz.
Ildo horretan, ekonomia konbentzionalak eraiki duen iruditegiaz mintzatu zen. Izan ere, ekonomia konbentzionalak, erran nahi baita, patriarkarrak, aberastasuna etxetik kanpoko lanetan sortzen dela zehaztu baitu, horrela, etxe barnean egiten ziren/diren lanak (lan erreproduktibo guztia) ez aitortuz eta ekonomiatik kanpo utziz. Nahiz hasieratik jakitun izan lan erreproduktiboak duen garrantziaz. Horren eskutik familian gizonkia da etxerat soldata/ogia ekartzen duena eta emaztekia ordainketarik gabeko lana egiten du maitasunaren truke.
Halaber, industrializazioarekin, langile klaseko emaztekiek, etxean lana egiteaz gain, familiako sarrera eskasak osatzeko tailerretan ere lana egiten dute. Modu horretan, lanzama bikoitza hartuz lantegikoa eta etxekoa. Gainera, momentu horretan, emaztekiak ezkontarazteko eta ezkondu ondoren lanerat ez itzultzeko lan berarengatik soldata apalagoa ematen hasten zaie, denboran gaur egun artio iraunen duen soldaten desberdintasunari bide emanez.
Bertzalde, gure ekonomietan eskubide sozialak (langabezia, pentsioa…) enpleguarekin loturik daudela azpimarratzekoa da. Hala, soldapeko lanarik –enplegurik ez duenak eskubide sozialak murrizturik du, etxean lanean egoten diren emazteki guztien kasua hain zuzen.
Gainerakoan, aipagarria da gaur egun politika publikoek aberastasunaren sorkuntza erdigunean kokatzen dutela, aberastasuna sortzen ez duena bigarren mailan utziz. Horregatik, zaintzarekin zerikusirik duten zerbitzu publikoak politika publikoetatik kanpo utzi eta eremu pribaturat –etxerat itzularazten ditu.
KRISI AUNITZ
Puntu honetarat iritsita, Yolanda Jubetok krisiaren azterketa egiteko tenorean feminismoak ikuspegi ekologikoarekin bat egin duela aipatu zuen. Eta galdera bat pausatu: ongizatea zer da? Horrela, alde batetik, kapitalismoa krisi etengabean oinarritzen dela aipatu zuen, horren bidez, aberastuna etengabe pilatuz eta pobrezia hedatuz. Baina oraingoan krisi klasiko horri zaintzena, balioena… gehitu behar zaio. Testuinguru horretan galdera sakonak egin behar dira: ze harreman nahi dugu familietan, enpresetan, naturarekin…?
Krisi testuinguru horretan, gainera, diru publikoak interes kapitalisten faboretan ibili dira, ondorioz zor publikoa handituz eta horren bidez, pribatizazioei ateak irekiz. Sekuentzia horretan galtzaileak langileka eta emaztekiak izaten ari dira. Emazteki aunitzek zerbitzu publikoetan lan egiten dutelako eta mozketengantik enplegua galtzen ari direlako eta zerbitzu publikoak desegiterakoan zaintza lan guztia berriz berengain datorrelako.
Ekonomia feministak balizko alternatibei buruz hiru zutabe finkatzen ditu: zerbitzu publikoen defentsa eta hedapena, etxeko lanen inguruko gogoeta sakona eta enpresa munduari buruz beharrezkoak diren ondasun eta zerbitzuak zein diren argitu beharra eta ekonomia sozial eta kooperatiboa sustatu beharra. Halaber, denboraren antolaketaz ohartarazi zuen, arduren banaketa guztiz desorekaturik dagoela eta ardura gehienak emaztekiengan pilatzen direla. Jendarte bidezkoagoa nahi bada, botere harreman guztiak aztertu behar dira.
Guatemalalako emazteki indigenen erran bat ere gogora ekarri zuen: Lurra, norberaren gorputzean hasten dela. Lurraren defentsa norberaren gorputzaren erabakimenetik hasten da.