GAZTA ZATI BAT DOKUMENTALA ANIZEN ETA ARIZKUNEN

Gure esku dago ekimenak antolatua, zenbait herrietan ikusi ahal izan da GAZTA ZATI BAT dokumentala: Erratzun, Arraiozen eta Elizondon. Azkeneko bi emanaldiak Aniz eta Arizkunen izanen dira. 

Munduan bere gaztagatik ezaguna den Euskal Herriko herri txiki batean abiatzen da istorio hau. Herritar xume batzuk, Europako indarkeriazko azken gatazka politikoaren zauri eta banaketa guzien gainetik misio handi bati ekingo diote: munduan zer izan erabaki ahal izatea. Abentura horrek Europan albiste nagusi bihurtuko diren bi herrien gertakizun historikoen lekuko zuzenak izatera eramango ditu: Eskozia eta Euskal Herria. Letra ttikiz idatzitako historia haundi bat. Etorkizunari begira jartzen gaituen aro berriko dokumental bat. 
 
Anizen Apirilaren 24ean atsaldeko 7etan. Elkartean
Arizkunen Apirilaren 25ean ilunabarreko 9:30ean. Dolatxean