EH BILDUK MERENDUA EGIN ZUEN IZPEGIN

Europako hauteskundeen kanpainaren barnean mugaz gaindiko merendua egin zuen EH Bilduk joan den igandean Izpegin. Mugarik ez dela argi utzi zuten bertara oinez, bizikletan edo autoz hurbildutakoek.
Kanpaina akitzeko heldu den ortziralean auto karabana eginen du Baztango EH Bilduk eta bertan parte hartzerat konbidapena luzatu zuten.