Prentsa ohar baten bidez Baztango udal Gobernuak hauxe adierazi du:
Baztango Udal Plana eta berriki Baztango Udalaren Osoko Bilkurak onetsi duen Lurraldea Okupatzeko Estrategia eta Eredua zehazten duen dokumentua (EMOT deitzen duguna) gogoan harturik, Udal Gobernu taldeak honako hau argitu nahi du:
- Berriz ere, ikusten dugu UPN, jendea konbentzitu ezinik, jendea nahasten saiatzen ari dela. Onartu den EMOT dokumentuaren helburua, bertzeak bertze, baztandar guztiei etxebizitzarako eskubidea bermatzea da. Hori horrela, behin Baztango etxebizitzen errolda ikusirik, hondar urteotan sektoreak eta gizarte-beharrak izan duten garapena azterturik, egungo egoera miaturik… honako hierarkia hau ezarri da: hutsik dauden etxebitzitzak erabiltzera bultzatzea, eginak dauden etxebizitzen zaharberritzea lehenestea, eta etxebizitza berriak eraikitzeari dagokionez, etxebizitza kolektiboa familia-etxebizitzen aitzinetik paratu. Hori dena logikoa, erraza eta zentzuzkoa da eta ulertu nahi duenak ez du azalpenik behar.
- UPNri bitxia iruditzen bazaio ere, herritarren gehienek nahi dutena etxebizitza bat izatea da eta ez familia-txaleta egiteko prozesu arazotsuan sartzea. Bistan da famiilia-etxebizitzendako ere aukera izanen dela. Eta betiere Baztanen dauden errealitate desberdinak aintztat hartuz, ez baitira gauza bera herri handiak eta txikiak.
- Hala bada, EMOT dokumentuak herri bakoitzaren errealitatera moldatzea planteatzen du. Eztabaida prozesuan 4 herrik guztira 9 iradokizun ekarri dituzte, haien ustez herri bakoitzarendako egokiena den ereduaren gainean. 4 horietarik 3 onartu dira eta laugarrena zati batean ere bai. Bertze 5ak Udal Plana eratzean aztertuko dira.
- EMOT prestatzeko prozesuak herritarren parte hartzeko prozesua ekarri du berarekin. Guztira 100 baztandarrek baino gehiagok hartu dute parte. Iradokizunen fasean 81 proposamen aurkeztu dira.
- Gobernu taldeak uneoro Baztango herrien, gizarte-eragileen, eragile ekonomikoen bai eta herritarren eta sektoreko eragileen proposamenak hartu ditu kontuan. Proposamen guztiak eztabaidatu dira eta kasu guztietan Udalaren irizpidea jendartearen interesa norbanako batzuen interesen gainetik paratzea izan da. EMOT dokumentua horren guztiaren ondorioa da.
Diario de Noticiasek egindako argazkiari eta muntaiari dagokionez, etxebizitza berriak bloketan eraiki behar badira bistan da Udalak berdegune zabalak egotearen alde eginen duela. Agerikoa da Paularena etxe-multzoa eraiki zelarik ez zela irizpide hori erabili.
Azkenik, dokumentu honen gaineko informazio guztia eskuragarri izan da hura kontsultatzeko eskatu duten pertsona guztiendako. Gainera, Udalak Hirigintza Zerbitzua herritarrendako ireki du eta iradokizunak aurkezteko epea handitu. Baztango Udala gardentasunez jokatu du prozesu guztian, UPNk agintean dagoen tokietan gertatzen ez den bezala.