BATZARRE INFORMATIBOETAN PARTE HARTZEAGATIK ISUN GEHIAGO

Baztango 5 pertsonei arrazoi politikoengatik 600 eta 1.200 euro artioko isunak etxerat iritsi zaizkie. Salaketa Guardia Zibilak egin du eta iazko irailean Herrira elkartearen aurka egindako polizia operazioari buruz Elizondon egin zen herri batzarra aipatzen du. Herri-batzarra baimenik eskatu gabe egin zela dio Guardia Zibilak eta, horregatik, harat hurbildutakoen artean, aipatu bortz baztandarrei 600 eta 1.200 euro artioko isunak ezarri dizkie. Isundutakoek 15 eguneko epea dute salaketa errekurritzeko eta, aukera hori aztertzen ari dira. Azken urte hauetan Guardia Zibilak arrazoi politikoengatik milaka euroko isunak jarri ditu Baztanen.