BAZTANGO UDALAK SUSTATUKO UDAL BARATZE EKOLOGIKOAK MARTXAN DIRA

Prentsa ohar baten bidez bartatzendako eremua abiarazi duela adierazi du, eta gaurgero 24 erabiltzaile dituela. halaxe dio oharrak:

Prozesu luze baten ondotik, Baztango Udalak, azkenean, udal baratze ekologikoen eremua abiarazi du eta dagoeneko, 24 erabiltzaile ari dira beren lurzatietan lanean. Eluts izeneko parajean denera 45 lursail eskaintzen dira eta, poliki-poliki, gainerako lur-zatiak ere banatuko dira eskariaren arabera.
Udal baratzeak egiteko 17.000 euroko inbertsioa egin du Udalak. Horietarik, 6.000 euro Cederna-Garalurrek Europako Leader programatik lortu dira. Inbertsio horrekin pistak egin, ura eraman eta lurra prestatu dira. Lursail batzuk ikastaroetarako eta gizarte zerbitzuetarako gordeko diraLur-zatiak banatzeko maiatzaren 20an zozketa egin zen eta, modu horretan, erabiltzaile bakoitzak berari dagokion lurra eskuratu zuen. Momentu horretatik aitzinerat eskaera egin eta eskatzaileak lursaila automatikoki eskuratu du erabilgarri diren lur-zati guztiak banatu artio. 
Udal baratzeak arautzeko 2013ko urtarrilean Baztango Batzar Nagusiaren eta Udalbatzaren onikusiaz ordenantza onartu zen. Baztango udalak udal baratzeen proiektua 2012. urtean hasi zuen. Alta, proiektua aurkeztu eta berehala eginen zela uste bazen ere, prozesua konplikatu zen Elizondo inguruan herri-lur edo lur publiko egokirik ez baitzen. Izan ere, baratzeetarako eremu egokia bilatzeak luze jo du.