FRANKISMOAREN ERREPRESIOA AGERIAN UTZI ZUEN ROQUE HIDALGOK

Roque Hidalgo Granadako Unibertsitateko katedradunak Jesus Yoldi Bereau Arizkundarraren bizitza kontatu zuen atzo herriko ostatuan.
Jesus Yoldi Bereau Arizkunen sortu zen 1894an eta Granadako Alkate eta Unibertsitateko irakaslea izan zen.Gizon konprometitua, etikoa eta koherentea Hidalgoren hitzek erakutsi zuten bezala.

1936ko urrian fusilatu zuten eta nahiz eta berari buruzko informazioa desagertua zen, ikerketa baten ondotik zenbait datu, argazki eta informazio lortu zuten. Bilaketa emozionalki gogorra izan zela erran zuen, datu berriak aurkitzen zituzten bakoitzean beldurrarekin egiten zutelako topo.
Solasaldia aitzin Arizkungo zinpeko alkatea Karlos Beristainek eta Baztango udaleko zinegotzia Jon Elizetxek hitza hartu zuten eta memoria historiko demokratiko eta antifaxistaren berreskuratzearen garrantzia azpimarratu. Ondorioak oraindik sufritzen ari garela eta erreparazioa, justizia eta ardurak eskatu zituzten.

Aipatzekoa da ere Roke Hidalgok sarrera euskeraz egiteko egin zuen ahalegina.