"GIZA ESKUBIDEAK, BAKEA, KONPONBIDEA" LELOPEAN MANIFESTAZIOA DEITU DUTE LARUNBATERAKO


Presoen eta iheslarien giza eskubideak errespetatu eta konponbidearen bidean, estatuek ezarritako salbuespen neurriak akitu behar direla aldarrikatzeko deitu dute manifestazioa. 
Presoei dagokienez, larriki eri diren presoak askatzea, dispertsioarekin akitzea eta baldintzak betetzen dituztenen kasuan baldintzapeko askatasuna erdiestea dira eragileek egiten dituzten eskaerak, eta iheslariei dagokienez, euroaginduekin akitzea eta deportatuen itzulera dira manifestuaren ardatz.

  • NOIZ: Ekainaren 14a, larunbata
  • NON: Baionan