Nafarroako harrobi eta meategi batzuen proiektuari
buruzko txostena aurkeztu du SUSTRAI ERAKUNTZA fundazioak.
Txostena, Nafarroan
aurreikusten diren edo egiten ari diren harrobi eta meategi proiektuen
eraginpean dauden pertsona, erakunde eta kolektiboek 2014ko otsailaren 8an
egindako topaketaren emaitza da.
Dokumentua ez da zehatza eta bederatzi kasuren
fitxak jasotzen ditu: Oskia, Altsasu, Aldatz, Zangoza eta Erreniegako potasak,
Zilbeti, Mendiaundi, Erdiz, Salinas de Oro eta Aritzu.