HERRIETAKO BESTETAN BERTAKO PRODUKTUAK ERABILTZEKO DEIALDIA


Prentsa agerraldi batean herrietako bestetan ahalik eta otordu gejienetan bertako produktuak erabiltzeko ekimena aurkeztu zuten. Hitzez hitz hauxe erran zuten:

Baztan Tokiko garapenaren ikuspegitik eraiki daitekeela uste dugu, herritarren konpromisoan eta bertako baliabideen erabilera arrazoizkoan tokiko ekonomia, gizarte harremanak, balioak indartu eta aldatu daitezkeela. Bide horretan, balio handia duen pausu ttikia da proposatzen duguna, herrietako bestetan antolatzen ditugun otorduetan: hameketakoak, bazkariak, afariak, merenduak, txokolatadak… Ahal dugun neurrian bertako produktuak erabiltzea: txokolatadetan bertako esnea, zikiro-jateetan bertako bildotsak, postreak… Herri bakoitzak ikusiko du ze otordu antolatzen dituen eta ze pausu ematen ahal dituen. Ondoko urtean konpromisoen taulak eta helburuak zehatzago ezarri eta beteko ditugu, hau hasiera bertzerik ez da. Modu horretan, aurtengo bestetako otorduetako menuetan edo eskaintzetan ere bertako produktuak erabili ahal izateko aldaketak egon daitezke.

Ekimen hau ttikia da eta egiteko modukoa. Balio handia du, konpromiso bat delako eta eragina duelako. Eragina du bertako produktuak baloratzeko, bertako produktoreak laguntzeko, herritarrei kontzientzia hartzen laguntzeko eta ohitura aldaketa ttikiak errazteko. Pausu ttikia baino balio handikoa. Hasi gaitezen hortik herritarrak inplikatuz eta bertako baliabideak aktibatuz. Aurtengo  bestetan bertako produktuak.

Bat egin duten besta batzordeak: Amaiur, Azpilkueta, Erratzu,Arizkun, Elizondo, Lekaorz, Gartzain, Irurita, Arraioz, Oronoz, Berroeta eta Anizko besta batzordeak. Baztandarren Biltzarrak ere bat egin du.