KEPA ARIZMENDI BEREAURI BURUZKO LIBURUA ARGITARATU DUTE


ARIZMENDI liburua aurkeztu zuen atzo atsaldean Baztan batzen lan taldeak Arizkunenean. Lagunez eta senideez osatutako taldeak azaldu zuenez liburua Keparen presentzia eta ausentziaren lekukotasuna izan nahi du eta bere ibilbidearen arlo guziak elkartuz Kepa ezagutzeko eta omentzeko bilduma.
Hiru zatitan banatua dago liburua. Lehendabizikoan lekukotasun desberdinez Keparen bizitza osatu dute: lagun, militante eta artista. Bigarrenean bere zenbait artelan agertzen dira, bere lanaren aukeraketa bat ibilbide artistikoa laburtzen duena. Eta hirugarrenean berriz lekukotasunerako baliogarria den argazki bilduma.
Herritarren laguntza eskertu zuten, aitzin-erosketarekin posible izan delako liburua ateratzea.
Ondotik erakuskearen inaugurazioa egin zuten, ekainaren 29 arte iraunen duena.
Gaur egunean barna zenbait ekitaldi izanen dira: rugby partida, plaka paratzea eta bazkaria. Igandean beteko da 5 urte hil zela.