LARUNBATEAN URTEAN BARNA IKASITAKOA ERAKUTSIKO DUTE ERRATZUN

Erratzuko kultur elkarteak besta egun bat antolatu du ikasturteko ikastaroen akabera ospatzeko.
Urte osoan auzolanaren planteamenduarekin bat eginez, bakoitzak bere denbora eta jakitea bertzeen eskutan jarriz egin dira ikastaroak.
Hauxe izanen da egitaraua:
  • Atsalde erdian paxaka erakustaldia pilotalekuan
  • Ondotik dantzak plazan
  • Buruhaundiak fanfarroanarekin herrian barna ibiliko dira.
  • Atsean afaria Kastonean (txartelak zubipuntan eskuragarri).
NOIZ: Ekainaren 7a, larunbata 
NON: Erratzun