SEI AUZO KONPOSTA BERRIAK JARRI DITUTE MARTXAN ELIZONDON

Baztango udalak sukaldeko hondarrak botatzeko Elizondoko auzo konpost puntu berriak martxan jarri ditu. Hondakin organiko guziak konpostadorera bota daitezke: fruta eta barazki hondarrak, haragi eta arrain hondarrak, prestatuko janarien hondarrak, kafe eta infusio hondarrak, sukaldeko papera… Hondarrak bota ondoren, gai idorez ongi estali behar da (guneetan dago eskuragarri). Paularena eta Bazatnberrikoetaz aparte hauek dira Elizondoko puntu berriak:
  • Santxotena-Udaletxe gibeleko jardinetan.
  • Giltxaurdi eta Xalbador karriken arteko kontenedore puntuaren ondoan.
  • Erlategi plaza inguruan.
  • Santiago karrika 74an , erreka bazterrean.
  • Lanbide eskola aitzinean (Diputazio etorbidean), bata Saskaitz aldera (Akullegi karrika aldera) eta bertzea Amaiurko Gaztelua karrika aldera.

Herri sarrerako pisuetan bertze puntu bat jartzeko leku bila ari dira.