UDALBILTZAK PIRINIOTAKO GARAPENERAKO DIRU LAGUNTZAK BANATU ZITUEN ATZO BAZTANGO UDALETXEAN


Udalbiltzak Euskal Pirinioetan lan eta bizi programaren barnean hautatutako 19 proiektuei diplomak banatu zien atzo Baztango Udaletxean. 6.000 euroko diru-laguntza emanen die ekimen enpresarial eta sozial haietako bakoitzari. Hauen artean 3 Baztangoak dira: Baztango Xurie,  Belaun eta Zaharrak berri, arropari bigarren bizitza emanez. 
Diplomen banaketa egin aitzin hitza hartu zuten GarbiƱe Elizegi Baztango alkateak, Maite Iturre Baztango zinegotziak eta Udalbiltzako lehendakariordeak eta Mertxe Aizpurua Udalbiltzako lehendakariak.
Ongietorriarekin batean Piriniotako garapenerako Nafarroako Gobernuak jartzen dituen zailtasunak aipatu zituzten, foru administraziotik gero eta urrunago sentituz.
Horregatik udalbiltzak Euskal Pirinioetan lan eta bizi programa honekin zenbait egitasmoak aitzin egiteko bulkaldia eman die. Horrekin batean Udalbiltzak euskal lurralde guzien arteko elkartasuna sustatu nahi du Euskal Herri orekatu eta kohesionatua lortzeko bidean.