ESARTEK BERE AZKEN LIBURUAN ELIZALDEREN GARAIKO AZPIJOKOAK OROITU DITU

Pedro Mari Esarte elizondorrak La reversión a Navarra de los montes en manos del Estado. Un cacique en Baztan en el siglo XX (1987-1991) liburua argitaratu berri du. Historia, memoria eta salaketa liburua da egilearen begirada desberdinek eraikia: historialaria, politikaria eta enpresari-ekintzailea. Aldude mendia edo Kintoa baztandarren eskuetarat itzuli zenekoa aipatzen du, eta gestioetan izan ziren azpijokoengatik, Baztan erabilera eskubidearen %30arekin bakarrik gelditu zela. 
Modu berean Erreniegako probetxamendua bidegabeki jaso zuela aipatzen du. Gainera Javier Elizalde Baztango alkate ohiaren jokaera autoritario eta bidegabeak oroitzen ditu, baita, Baztango udaleko XVI. Mendeko harrizko armairu ederra beretako hartu zuela ere. 
150 orrialde inguruko liburua da, erraz irakurtzen dena eta Baztango gora-beherak aunitz oroitzeko edo ikasteko –adinaren arabera- bide ematen duena. Pamiela argitaletxeak argiratu du eta idazketan nabari da ongi egituratua eta irakurterraza. Dagoeneko liburudendetan erosten ahal da.