Amaia Perez Orozco, Ekonomia Feministaren ikur nagusietakoa dugu. Edo, berak esango lukeen moduan, “ekonomiaren gaineko begirada feministen” ikurra. Irakurri elkarrizketa.
Lan honetan sistemaren gaineko kritika sakona egiten du eta “bizitzaren jasangarritasuna” kontzeptuan arreta jartzen du. Bizitza erdigunean jartzea feminista ez dela esaten du jende askok, sen ona baino ez dela. Ederra litzateke mundu guztiak hala pentsatuko balu, baina ez da horrela. Gainera, feminismoaren zentzu genealogikoa gailentzen da, feminismoaren eztabaida historikoekin uztartu ohi delako. Horien artean dugu, pertsonala politikoa denaren ustea, makroegiturak eta bizitza elkarrekin harremanetan jartzen saiatzen delako, dio.
Liburuaren bertsio digitala eskuragarri dago Traficantes de sueños web gunean eta paperezkoa, liburutegian: Subversion feminista de la economía