Baztango Udalak, atzo egindako Tokiko Gobernu Batzordean, adierazpen hau onetsi du:
Urteetako ibilbidearen ondoren,Eskoziar
herriak bere etorkizuna libreki erabakiko du datorren irailaren 18an. Eskozian,
bertako herritarrek hartuko dute hitza; eta herritarrak izango dira, Eskoziak
zer nolako antolaketa politikoa izan behar duen erabakiko dutenak.
Irailaren 18an Eskozian egingo den
erreferendum-a, herrien askapen prozesuen ibilbidean beste urrats garrantzitsu
bat izango da. Eskoziarrak, dagoeneko beren herriaren etorkizunaren jabe dira,
eta laister batean, Katalunia, Euskal Herria eta munduko hainbat naziok ere eskubide
hori egikarituko dugu. Herrien askatasunaren aldeko atzeraezineko prozesu bat
abian dagoelako mundu mailan.
Egun historiko honen aurrean, honako adierazpen
hau egin nahi dugu instituzio honetatik:
1.- Eskoziar herria zoriondu nahi dugu,
libreki etorkizuna erabakitzeko burutzen ari diren ariketagatik. Herri orok
duen eskubidea praktikara eraman da.
2.- Munduko herri askeen historiarako 2.
Tratándose de una fecha que geratuko den data izanik, eta Eskoziar herritarrak
beraien etorkizuna libreki erabakitzen ariko diren egunean bertan, gure babesa
adierazteko, Eskoziako bandera jarriko dugu instituzioaren fatxada nagusian, ikusgarri
eta lehentasunekoa izango den tokian batean.
Euskal Herrian, 2014ko irailean