Gutako gehienontzat faxismo eta errepresio gordinenaren ikurra. Bertan daude ehunka herritar torturatzeko erabiliak izan diren kuartelak, Espainiako poliziarena eta baita zoritxarrez hain ezaguna den guardia zibilaren Tres Cantos kuartela ere. Madrilen dago atxilotutakoak, inongo giza eskubiderik bermatu gabe eta sistematikoki kartzelaratzen dituzten epaileen Audientzia Nazionala ere. Espainiako kongresua, Genovako Alderdi Popularraren egoitza... amaigabea da herri mugimendua oztopatzea eta zapaltzea bertzerik nahi ez dutenen zerrenda.
Aurtengo irailean Askapenak antolatutako brigadaren barne Aragoi eta Gaztela herrialdeetara joandakook ordea, Madril hiriak eskaintzen duen bertze aurpegia ikusi eta ezagutzeko aukera izan dugu. Estatuaren tresneria zapaltzailearen aitzinean zutik jarri eta hortzak erakusten dizkionarena alegia.
Argi dago, Maria Pacheco heroi gaztelarra mugimendu hauetan oraindik bizirik dagoela eta beharrezko indarra ematen diela borroka honetan aitzinera segitzeko.
MILESKER GAZTELA!! ZUENA DA GARAIPENA!!