Amatxi-biloben artean transmisioa nola ematen den azaltzeko Euskal Herriko herrialde desberdinetako amatxi eta biloben lekukotasunak biltzen ditu. Beraien baserritik alde egin eta bizitzaren gako izan duten horren gainbehera urtez urte ikusi duten zuzeneko lekukoak dira ageri diren amatxiak.
Dokumentalean bildu dituzte galdera hauen erantzun propio eta kritikoak, ikuspegi zabaletik eta ikuslea protagonista bilakatuz.