Esklerosi Lateral Amiotrofikoa (ELA) eritasuna ezagutarazteko eta ikerkuntzarako dirua biltzeko asmoz, Baztango Batzar Nagusiak onartu du Amaiurko sokatira taldeak luzatu dion erronka, eta bustiko da elkartasun kateari jarraipena emanez.
Batzar Nagusiko kideak larunbat honetan, urriaren 11n, bilduko dira Udaletxe aitzinean eguerdiko 12:00etan, hormatutako urez betetako baldeak burutik beheiti botatzeko eta bere diru ekarpenak egiteko prest.
Batzar Nagusiak gonbidatu nahi die baztandar guztiei parte hartzera eta diru ekarpenak egitera, ELA eritasunaren ikerketa bultzatzeko.