Baztango Batzar Nagusiak atzo egindako ohiko saioan Bailarako komunalen titularitatea Batzar Nagusiari itzultzea, bai katastroan nola erregistratua den tokietan Baztango udalari proposatzea onartu zuen.
Herri-lurren jabegoa orain artio airean zegoen gauza zen. Azkeneko urte luzeetan, udala bere izenean jartzen ari zen. Azken legealdi honetan, haatik, gai honen argitzeko, Batzar Nagusiak Herri-lurren batzordea eratzea adostu zuen. Batzordeak atzo onartutako proposamena adostuta zuenean Nafarroako Gobernuko komunalen sailetik, Iruñeako Registro de la Propiedadek horrela espreski eskatuta, bere iritzia azaltzeko txostena bidali zuen, zeinetan argi eta garbi adierazten duen, Baztango Herri-lurrak Batzar Nagusiaren izenean erregistratu beharko liratekeela, modu honetan bat eginez Batzar Nagusiko Herri-lurren batzordearekin.
Gauzak horrela, alde bozkatu zuten batzarkide, alkate eta Bilduko eta Nabai 2011ko zinegotziek (18 bozka). Abstentziorat jo zuten UPNko 3 zinegotziek.
Orain udaleko udalbatzak berretsi beharko du erabakia.
Orain udaleko udalbatzak berretsi beharko du erabakia.
Erabakia historikoa dela erran daiteke eta Batzar Nagusiaren jarduna indartzeko balioko du.