ERRIGORA EGITASMOA MARTXAN. BAZTANEN BADA ESKATZEKO AUKERA

Auzolanean antolatzen dituzten saskiak saltzen dituzte eta hango nekazaritzari laguntzeaz gain, euskalgintza bulkatzeko balio du, bildutakoaren %25a harendako delako.
Baztanen urriaren 27tik azaroaren 12ra egiten ahalko dira eskaerak Zubi Puntan, Dolaetxean, Fantxiken, Intzan eta Kattalingorrin. gero SUINKI euskaltegian biltzen ahalko dira azaroaren 17tik 30era 50€ pagatuz.