ISILIK GERATU NINTZEN


Bankariak hipoteka ordaindu ezin zutenen bila etorri zirenean,
isilik geratu nintzen,
ni ez baininduten etxetik kanporatu.

Poliziak herri mugimenduak eta ahots kritikoak eraso zituenean,
isilik geratu nintzen,
ni ez nindutelako atxilo eraman.

Politikariek etorkinak jarri zituztenean jomugan,
ez nuen protesta egin,
ni ez nintzelako etorkina.

Enpresariek langileak, gazteak, emakumeak, haurdunak, langabeak… zanpatu zituztenean,
isilik geratu nintzen,
nik lan duina nuelako.

Nire bila etorri zirenean,
ez zen inor geratzen protesta egiteko.