BAZTANGO BAKE EPAITEGIAREN LEKUALDAKETA, OBRAK DIRELA ETA

Ohar baten bidez Baztango Udalak jakinarazi die herritarrei Baztango bake-epaitegian obra batzuk egin behar direla, eta obrak egin bitartean, bake-epaitegiaren behin-behineko bulegoak Arizkunenean egonen direla.
Lekualdaketa azaroaren 6an eginen da, ostegunean. Hori dela eta, egun horretan  bake-epaitegia itxita egonen da herritarrentzat.
Ostiraletik aurrera (azoaren 7a) eta obrak dirauten bitartean, Baztango bake-epaitegiko behin-behineko  bulegoak Arizkunenean egonen dira, erakusketa aretoan.