Baztango Udalak joan den urriaren 30ean egindako ohiko bilkuran uholdeak eragindako kalteei buruzko akordioa hartu zuen aho batez. Baztango Udalak finantza-laguntza eskatu zion Nafarroako Gobernuari eta Estatuko Gobernuari eta gaur artio ez du berririk izan. Aho batez onartu zuten:
- Nafarroako Gobernuari kontu sail bat esleitzea
- Nafarroako Gobernuari emergentziazko lanen %70a laguntzen konpromisoa idatziz jakinaraztea.
- Nafarroako Gobernuak behar diren gestioak egitea, Estatuak bere dirulaguntza emateko eta mantentze lanetarako diru saila emateko