EGURTEGIEI BURUZKO INFORMAZIO BILKETA

Baztango Udalak, egur loteak puskatzeko eta gordetzeko lurzatiak prestatzeko asmoa du Eluts izeneko parajean, hain zuzen ere baratzeak dauden lekuan. Lekua prestatzen hasi baino lehen, herritarrek izan dezaketen interesaren berri jakin nahi dute. Lursailak 120 metro karratukoak izanen lirateke eta gehienez ere 48 metro karratuko egurtegia egiten ahalko litzateke.

Edozeinek beharra balu udaletxerat hurbiltzea eskatzen dute, edo telefonoz deitzea 948 58 00 06 zenbakira.