GIB-a ETA HIESARI BURUZKO SOLASALDIA ASTEARTEAN

HIESaren kontrako eguna abenduaren lehenean da eta egun honen harira hitzaldia antolatu du Baztango Udalak. 
Harribeltza elkarteko kide baten bizipenetatik prebentzioa eta heziketa landuko da. Elkarte honek birusaren gaineko informazioa eta heziketa zabaltzen du transmisio eta prebentzio arloetan, jarrera ez bereizkorrekin. Eta horretaz gain, birusak kaltetutako jendearekin eta familiekin ere lanean aritzen da. 

  • NOIZ: abenduak 2, asteartea. 18:00 - 20:00
  • NON: Arizkunenea kultru etxeko 3. solairuan.

Giza Immunoeskasiako Birusa (GIBa) sistema immunitarioari erasotzen dion eta infekzioen eta minbizi-mota batzuen kontra pertsonak dituen defentsa eta zainketa-sistemak ahultzen dituen birusa da. Birusa zelula immunitarioak hondatzen eta immunitatearen funtzionamendu normala galaraziz doan heinean, infektatutako pertsona poliki-poliki immunoeskasian erortzen da. Egoera honek infekzio eta gaixotasun batzuekiko eraginberatasun handiagoa dakar. GIBegatiko infekzioko faserik aurreratuenari Hartutako ImmunoEskasia Sindromea edo HIESa deitzen diogu.
HIESaren benetako ikerketa 1981ean hasi zen lehen kasuen deskribapenarekin, hasiera batean pentsatu ez bezala, arrisku talde jakin bati ez dagokion gaixotasuna dela frogatu zelarik.
Azken aldian gaitz horren gainean hainbertze aditzen ez badugu ere, ez da atzendu behar egunerokotasunean har ditzakegun neurri txikiekin birusa desagertze bidean jar dezakegula, adibidez, sexu harreman seguruak izaten.

Nafarroan SARE elkartea dugu Iruñean eta bertze zerbitzuen artean, formakuntza eta arrisku praktikak izan ondoko probak egiteko aukera ematen ditu.