- NOIZ: Azaroaren 15a, larunbata
- NON: Iruñeako Alegria peñan
Milaka eta milaka eurokoa da herritar guztien
artean pagatu beharreko diru kopurua, isunak 300 eurotik 6000 euro tartekoak
direlarik.
Isun hauek herri honek pairatzen dituen
eskubide urraketak salatu,herritar bezala ditugun eskubideak aldarrikatu,
eta orokorrean kalean protesta egiten duen eta beren gustukoa ez den
ororen kontrako zigorrak dira.Herri honek jasaten duen errepresioaren bertze
adierazgarri bat.
Bizi dugun krisi egoera honetan hauxe da
jendea izutu, odolustu eta azkenean protestarik ez egiteko eta
kaleak usteko erabiltzen duten bertze arma isil eta
mingarrietako bat.
Baztanen ere, urteak daramatzagu
elkarretaratzetan, batzarretan e.a parte hartzeagatik isunak jasotzen, gehienetan
isunduak diren pertsonak berberak izanik eta gainera, anitzetan identifikatu
gabe isunduak.
Urte hauetan jasan diren isun guztien artean 20.000
euro inguru ordaindu behar izan da, eta nahiz eta ekintza batzuk burutu diren
dirua lortzeko, oraindik ere, anitz dago ateratzeke.
Hortaz, Nafarrok bizi dugun eskubide zibilen
kontrako egoera hau salatzeko, Albari behingoagatik aski dela errateko eta
kalean protesta egiteko eskubidea aldarrikatzeko, Nafarroa mailan
lanean ariko den talde berri bat sortu da, KALEA DENONA DA izenekoa. Bertan
Nafarroako herri guztietan isunduak izan diren pertsonek eta kolektibo ezberdinek
parte hartzen dute.
Ekimen honen nondik norakoak
aurkezteko, larunbata honetan "Alegria Peñan" goizeko 10:00etan
batzarra eginen da, eta ondotik 12:00etan Gaztelu Plazatik mobilizazio bat
aterako da.
Bertzerik gabe, Baztango herritarrak baztar hontan eta Baztanen
eginen diren ekimenetan parte hartzerat konbidatzen dituzte.
ESKUBIDE ZIBILEN KONTRAKO ERASORIK
EZ!
KALEA DENONA DA!
KALEA DENONA DA!