MORRASEN ERAKUSKETAN AMAIURKO BATAILA GAURKOTUA

Xabier Morras Iruñeko margolaria, Inglaterra eta Nueva Yorken egona denbora luzez, Iruñeako Ziudadelako Armen aretoan Amaiurren omenetan egin duen koadroa azaldu zien bertaratu zire Amaiurtarrei. Azaroaren 15ean izan zen egindako hitzordua.
Koadro horretan, 5 metro luze eta 4 metro altu dituena, Amaiurko gazteluan duela 500 urte bildu ziren 200 gudariak irudikatu nahi izan ditu eta horretarako omenaldi ttiki bat egin die berari zerbait eman dion jendeari eta maite dituenei, tartean jende esanguratsua dagoelarik. Amaiurko jendea ere marraztu nahi du, margoa ez baitago oraindik bukatua, 2022rako bukatzea espero du. Guztira 6 metro luze neurtuko du bukatutakoan. Ondoren Amaiurko herriari oparitu nahi dio, ulertzen duelarik bertan ez dagoela momentuan hura gordetzeko aukerarik. Amaiurko herriak erronka onartu du.
Erakusketa azaroaren 23a arte dago irekita. Erakusketak ikustea merexi du eta ez bakarrik Amaiurko koadroarengatik, bere margo guztiak merezi dute.
Asteartetik ortziralera 18:30etik 21:00etara, larunbata 12:00etatik 14.00etara eta 18:30etik 21:00etara. Igandeetan 12:00etatik 14:00etara