Nafarroak erabakitzeko eskubidea izan dezan eta aldakata sozial eta politikoa bulatzeko EH Bilduk bere proposamena aurkeztuko du asteartean Iruñean.
Baztandik elkarrekin joateko hitzordua: Elizondoko plazan 17:00etan
Europako toki ezberdinetan erabakitzeko eskubidearen bidea jorratzen ari diren honetan, Euskal Herria bere bideari ekiten ari da, pausuz pausu. Nafarroan une historikoak bizitzen ari gara, UPN eta PSNren erregimen ustel eta baztertzailea hondoratzen ari baita. Gizarte nafarra aldatzen ari da eta horrek aldaketa politiko eta soziala inoiz baino gertuago egotea dakar. Horregatik, Nafarroako estatus politikoaren inguruko eztabaidari heldu behar zaio eta EH Bilduk bere planteamendua aurkeztuko du Iruñean. Nafarroak erabaki nahi duelako, Nafarroak erabaki behar duelako.