Baztango Udalak Uraren ordenantza aurkezteko informazio bilerak antolatu ditu udalerriko lau kuarteletan. Aurkeztuko den Uraren ordenantza herrietako zenbait alkatek eta ur mandatari edo komisionatu batzuek egindako batzordeetatik ateratako zirriborro irekia da. Informazio bilera hauetan ordenantzaren gairik garrantzitsuenak azaldu bidenabar galderak erantzun eta proposamenak hartuko dira. Bilerak honako herrietan eginen dira:
- Baztangoizan: azaroak 10, arratseko 7:00etan Erratzuko Lixutegian.
- Basaburuan: azaroak 11, arratseko 7:00etan Anizko elkartean.
- Erberean: azaroak 12, arratseko 7:00etan Gartzaingo batzargelan.
- Elizondon: azaroak 13, arratseko 7:00etan Elbeteko batzargelan.