Bando baten bidez Baztango Udalak hauxe jakinarazi du:
- Juntero edo mendi komisionaturako bere burua aurkeztu nahi duenak abenduaren 21a baino lehen erran beharko dio bere herriko alkateari
- Abenduaren 22an herrietako alkateek aurkeztu diren alkate berrien izenak eman beharko dituzte udaletxean.
- Bando baten bidez abenduaren 23an jakinaraziko zaie herritarrei aurkeztutako alkate berrien izenak.
- Juntakide eta komisionatuak aukeratzeko batzarrak urtarrilaren 6an izanen dira eta ondotik batzar nagusia izendapen berriak egiteko.