ELAren ALDE BUSTIKO DIRA HERRIETAKO ESKOLAK


Jakinen duzuen bezala duela hilabete batzuk, ELA eritasunaren alde ikerketak egin ahal izateko kanpaina ireki zuten eta horretarako bustialdiak eta diru bilketa burutzen ari dira. Batzar Nagusiak Baztango ikastetxeak gonbidatu zituen eta heldu den larunbatean eginen dute.

  • NOIZ: abenduaren 20a larunbata, 12:00etan
  • NON: Iruritako erreboteko plazan, 

Bertarat maisu/maistrak, familiak eta baztandar guziak gonbidatu dituzte, bertan arropa aldatzeko aukera izanen dela erranez.