ASTELEHENEAN IREKIKO DA LIBURUTEGIA

Uholdeen ondotik izandako kalteen moldaketa sei hilabetez luzatu bada ere,  urtarrilaren 12tik aitzin Baztango Liburutegiak bere ateak irekiko ditu. Oraindik barneko zenbait lan egitea falta dira baina astelehenetik goiti arratsaldeko 5etatik 8ak biztarte irekia egonen da bertaratu nahi duen guztiarendako. Uholdeen aitzinetik liburuak, DVDak etxerat eraman zituztenak ere itzultzen hasten ahalko dira.