Saltatu eta joan eduki nagusira
arranbela

arranbela

Bilatu blogean

Data: urtarrila 13, 2015
  • Lortu esteka
  • Facebook
  • X
  • Pinterest
  • Helbide elektronikoa
  • Beste aplikazio batzuetan

errepresioa
  • Lortu esteka
  • Facebook
  • X
  • Pinterest
  • Helbide elektronikoa
  • Beste aplikazio batzuetan

Ikusienak

Irudia

Gazako sarraskia gelditu!

Gernika-Palestina deialdi herritarrak manifestazio nazionalera deitu du larunbaterako Donostian, Palestinari elkartasuna erakusteko. Deitzaileek agiri batean azaldu dutenez, Gazako «sarraskia» gelditzeko eta konponbide politikoa eskatzeko egingo dute mobilizazioa. Manifestazioa 17:30ean abiatuko da, Antiguako tuneletik. Palestinari elkartasuna agertu diote pertsona ezagun ugarik manifestu batean, besteak beste, kulturan, hezkuntzan, kirolean, feminismoan eta kazetaritzan erreferente diren hainbat lagunek sinatu dute idatzia: Itziar Ituño, Xabier Madariaga, Eñaut Elorrieta, Maialen Lujanbio, Nekane Balluerka, Fernando Bernues, Izaro Andres, Nora Aurrekoetxea, Juanito Oiartzabal eta Agus Hernan. Idatzian azaldu duten moduan, sinatzaileek beren kezka agertu dute Palestinatik eta Israeldik iristen diren berriak direla eta: «Bi aldeetako zibilen heriotzak zeharo mingarriak dira eta bake aukeratik urruntzen gaituzte, dagoeneko 75 urtez luzatzen den gatazka honetan». Gazaren gaineko bonbardak...
Irudia

BIHAR PREKARIETATEAREN KONTRAKO MANIFESTAZIOA BILBON

Irudia

Landa eremuari bai, meategiari ez!

  Apirilaren 22an manifestazioa eginen da Iruñean, Magnesitas Navarras enpresak Erdizen egin nahi duen meategi proiektuarekiko desadostasuna adierazteko. Arratsaldeko 17:00etan abiatuko da Antoniutti parketik, eta Sarasaten amaituko da. Landa eremuaren defentsan lelopean, Euskal Herriko nahiz atzerriko eragile eta banako guztiak mobilizatzera deitu ditu Erdiz Bizirik ekimenak. Bertaratuko diren guztiei joareak eraman ditzatela eskatu die, ahal bezain bertze asots egiteko. Plataformatik autobusak antolatu ditu bertzalde, Baztandik Iruñera joateko. Manifestazioa deitzearekin batera, eta auzi honen inguruan azalpenak xehe-xehe emateko, Euskal Herrian barrena solasaldiak eskaintzen dabil plataforma. Landa eremuaren defentsan beraz, apirilaren 22an denak Iruñera!
Irudia

EHUNDAKA BEHI BURU SARTU DIRA AURTEN ERE ERDIZEN

Eriaroaren 1ean, urtero bezala, Baztango bazkaleku komunaletan -Erdizen, Lizartzun eta Belaten- behi-buruak udako sasoirako sartu zituzten. Hiru bazkalekuen artean Erdiz handiena da. 400 hektarea inguru ditu eta astelehenean bertako bazkak eder ageri ziren. Baserritarrek azienda buruak bertan utzirik ondoko hilabeteak bertze langintzetan lasaiago pasatuko dituzte. E rdizek eta Baztango gainerako bazkalekuek Baztango ekonomian funtzio produktibo garrantzitsua dute eta Erdizekoa, gainera, Europako Natura 2000 sarearen barnean dago. Azkeneko urteetan bazkalekuek zertifikatu ekologikoa erdietsi dute, modu horretan lur horiei balio gehigarria emanez. Azkeneko urteetan Magnaren harrobi egitasmoak Erdizi buruzko eta Baztango ekonomia errealari buruzko mehatxu etengabea suposatzen du.
Blogger zerbitzuak eskainia