GAU SUSMAGARRIA IRURITAN ETA KRONIKA BELTZ BATEN IBILALDIA AMAIURREN

Euskal Nobela beltzaren Astean bi ekitaldi berezi izanen dira.

Batetik larunbatean Iruritako Jauregiarte tabernan GAU SUSMAGARRIA deitu duten gaualdia izanen da. Pintxoen artean joku bat asmatu dute antolatzaileek, nahi duenak parte hartzeko. Zer den jakin nahai duenak harat hurbildu beharko du. 20:00etan izanen da.

Bertzetik igandean itzulixka bat eginen dute Amaiurren barna, han gertatutako kontu beltz bat argitzen saiatzeko. 11:00etan abiatuko da plazatik.