GAZTETXEAN MERKATARITZA ETA INBERTSIORAKO TRANSATLANTIKOKO AKORDIOARI BURUZ (TTIP) ARITU ZIREN

Larunbatean Elizondoko gaztetetxean AEBak eta Europako Batasuna isilpean negoziatzen ari diren Merkataritza eta inbertsiorako transatlantikoko akordioari buruz (TTIP ingeleraz) mintzatu ziren. TTIParen aurkako Iruñerriko asanbladako bi kidek solasaldia eskaini zuten. Alde batetik Iñaki Yustes CGT sindikatuko kidea eta bertzetik, Allem Alternatiba alderdiko kidea. Hasteko nazioarteko merkataritza eta inbertsio hitzarmenen errepaso historiko laburra egin zuten eta ondotik, XX. mendeko 90. hamarkadatik honat AEBen gidaritzapean baina eragindako herrialde bakoitzeko elite ekonomiko-politikoen onespenearekin egin direnak aipatu zituzten. Horien artean NAFTA AEBek, Kanadak eta Mexikok hitzartu zutena eta zapatisten oldarraldia eragin zuena. Hitzarmen horren ondorioz AEBtan milioi bat lanpostu galdu ziren eta Mexikoko lur-eremu handiak multinazionalek erosi eta bertakoendako artoa ekoitzi beharrean bioerregaiak produzitzen hasi ziren, Mexikoko elikadura burujabetza kolpatuz. 2005ean, Bushen garaian Latinoaremikan ALCA bulkatzen saiatu ziren baina ordurako azpikontinentean ematen ari ziren aldaketa politikoek bideraezin egin zuten.


Modu horretan TTIP delakoari buruz, lehen informazioak Wikileakesn filtrazio baten ondorioz iritsi ziren, orduan jakin zen AEBetako EBko merkataritza batzordeko talde arras ttiki bat halako negoziazioetan ari zirela. Modu berean, bilera gehienak lobby eta enpresa talde handiekin egin dituztela jakin zen. Hitzarmen honen helburua Europan eta AEBtan merkataritza eta inbertsio librerako egon daitezkeen mugak kendu eta kapitalista handien interesak lehenestea da. Merkatu libreko akordioek normalki herritarren bizi-baldintzen makurtzea eta pobretzea ekarri dute. Iduriz negoziatzen ari diren gaiak hauek lirateke: zergen jautsiera (horrek zerbitzu publikoen galera lekarke eta zerga-bilketa bidegabeagoa), osasungintzako patenteak luzatzea eta botika medikoak trabatzea, elikadura burujabetza oztopatzeaeta transgenikoei buruzko arrisku printzipioarekin akitzea, finantza munduan 2008tik AEBtan dauden neurri zorrotzekin bukatzea e.a. Gainera hiru epailez osatutako epaitegi pribatu bat osatuko litzateke, zeinaren arabera partikularrek estatuen erabakiren bat kalterako iruditzen bazaie estatua auzitarat eramaten ahalko baituten, nazioarteko eta estatu bakoitzeko legeetatik eta antolaketa juridikotik kanpo.

TTIP delakoa munduan gorabidean ari diren bertze merkatu guneekin lehiatzea litzateke, AEBtako eta EBko interes ekonomiko handiek beren posizio-mundiala ez galtzeko.

Solasaldiaren ondotik gaztetxerat hurbildutakoen artean eztabaida interesgarria eman zen eta atsalde apala pintxo-jatearekin akitu zuten.