GIZAKUNDE LARUNBATEAN


Urtero bezala, Jo ala Jo eta Erratzuko elkarteek antolatua, Gizakunde izanen da heldu den larunbatean.
Aurten desfilea Erratzuko kanposantutik hasiko da 19:00etan. Nahi duen guziak parte hartzen ahal du baina MOZORROTUA!!
Erratzun barna ibiliko dira mozorroak eta zenbait geldiali eta dantzaldi eginen dituzte.
Plazan, bertsolariek lagundua, Jantzilo epaituko dute eta ondotik afaria izanen da Etxeleberteko txokoan, trikitilariekin eta Ttirri&Terri DJarekin.
Afarirako txartelak Zubi Puntan salgai eta ttuntturruak egiteko tailerrak astean barna.