BAZTANGO EKONOMIA MINTEGIA ABIAN DA

Hazitik Hozie Baztango tokiko garapenerako elkarte herritarrak antolaturiko ekonomia mintegiaren lehendabiziko saioa larunbatean egin zen. Alejandro Arizkun Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea zientzia ekonomikoaren oinarrizko kontzeptuei buruz solastatu zen. Edozein zientziak errealitatearen osotasuna hartzeko duen ezintasuna aipatu zuen eta horregatik zientzia ekonomikoak ere, bere teoria eta azterketetan errealitatea sinplifikatzeko erramintak erabiltzen dituela. Hala, ideologiaren edo ikuspegiaren arabera sinplifikazio horrek interesgarriak izan daitezkeen hainbat kontu baztertzea dakar. Indarrean dagoen ekonomia neoklasikoaren arretagunea merkatua, Barne Produktu Gordina... dira. Baina guztia arretagune horietarat mugaturik desberdintasun sozialek, aberastasunaren pilaketak, muga ekologikoek, lanaren erreprodukzioak, testuinguru sozial eta politikoek duten garrantzia eta guzti horren gibelean dauden logika ekonomiko eta politikoak adibidez ixiltzen dira.
Lehendabiziko saio honetarako aurrikusitako eduki guztiak ezin eman ahal izan zirenez ondoko larunbatean eginen den bigarren saioan lehenengoaren bidetik segituko dute eta, horrela, finantzei buruz eta ekonomia konbentzionalari egiten zaion kritikari buruz arituko dira. Saio hau ere Arizkunenea kultur etxean goizeko 11:00tatik 13:00tarat eginen da eta herritar guztiei irekita dago.