ERRATZUN HASI DA DISPERTSIOAREN KONTRAKO KANPAINA

 "Baztango herriek ere dispertsioari ez” dinamika abiatu da urtarrilean, euskal preso politikoek eta beren familiarrek pairatzen duten dispertsio politika salatzeko, herriz herri eta hilabetez hilabete eginen den ekimen ibiltaria. Urtarrileko HITZORDUA Erratzun izan da.
Urtarrilaren 30ean, ortziralean, hogei lagun inguru bildu ginen Erratzuko Lixutegian ‘Dispertsioaren bizipenak’ izeneko solasaldian eta, merendu goxo baten inguruan, Gari Garaialde argazkilariak ‘Zu ikusteko bidean’ lanaren nondik norakoak azaldu zizkigun. Ondoren, Baztango presoen familiarrek beren esperientziak eta kezkak azaldu zizkiguten.
Urtarrilaren 31n, larunbatean, hogeita hamar lagun inguruk parte hartu genuen ‘Baztango herriek dispertsioari ez!’ lemapeko elkarretaratzean Erratzuko plazan, Guardia Zibilaren patruila batek ekitaldia zelatatzen zuela. Hurrengo HITZORDUA Arraiozen izan da otsailean.
Denon artean lortuko dugu, dispertsiorik ez!