ESKUTIK ESKURA KANPAINA MARTXAN PARATU DU ERRIGORAK

Euskarari puzka kanpainarekin nafar hegoaldeko produktuen bidez euskalgintzari ekarpen ekonomiko polita egin zioten. Orain, Eskutik eskura kanpainarekin hasi dira, olio ekoizpenari bultzaldia eman nahiean.
Gaurtik hasita eta martxoaren 4a artio bi olio mota eska daitezke, oliba olio birjina estra ekologikoa eta oliba olio birjina estra konbentzionala.
Baztanen honako tokietan egin daiteke eskaera:
  • Erratzuko Zubi Punta ostatua
  • Arizkungo Dolaetxea ostatua
  • Baztango AEKko Suinki euskategia
  • Elizondoko Fantxike arropa denda
  • Elizondoko Intza ostatua
  • Elizondoko Kattalingorri arropa denda
Olio jasotzeko aldiz, martxoaren 12an eta 13an jaso beharko da Erratzuko Zubi Punta ostatuan eta Elizondoko Kattalingorri arropa dendan.
Informazio gehiago: