EUSKALGINTZAK BATZARRA ANTOLATU DU: APIRILAREN 25ean DENAK IRUÑEARA!

2010ean euskalgintzak Nafarroan inoiz egindako manifestaziorik handiena egin zuen, Nafarroako Gobernuaren euskararen kontrako hizkuntza-politika salatzeko. Geroztik elkarlanean segitu dute manifestazio hura antolatu zuten eragileek eta azken 5 urte hauetako fruitua izan da eginen den ekitaldia. 2010ean bezala, arrazoiak ez ditugu faltan hizkuntza politika salatzen segitzeko.
Nafarroan aldaketa giroa dagoela entzuten dugun garaiotan, kezkaz ikusten dute Gobernu berriak hartuko zuen hizkuntza politika. Ekitaldiak, zentzu horretan ere, mugarri izan nahi du.
 

Gauzak horrela, Baztanen batzarra eginen du euskalgintzak eta euskararekin kezka duen edozein konbidatua dago bertara. Hor Kontseiluaren mahaiaren lanketaren eta Anaitasunako ekitaldirako nondik-norakoen berri emanen dute.
  • NOIZ: otsailaren 11an, asteazkena, 19:00etan 
  • NON: Arizkunenean